Bariazio teorema

Mekanika kuantikoan, metodo bariazionala egoera propio, energia minimodun egoera edo egoera kitzikatu bateko energia minimoaren aproximazioa aurkitzeko bide bat da. Honek orbital molekularrak[1] bezalako uhin funtzioak aproximatuak kalkulatzea ahalbidetzen du. Metodo honen oinarria printzipio bariazionala[2][3] da.

Parametro bat edo gehiagoz dependatzen duen probazko uhin funtzio bat aukeratzea du oinarritzat, kontuan edukiz energia minimoa emango diguten parametroen balioak aurkitu behar ditugula. Parametroak balio horietara atxikituz lortutako uhin funtzioa beraz, energia minimo egoera duen uhin funtzioaren aproximazioa da, eta egoera horretan espero dugun balioaren energia, energia minimoaren gaineko muga da. Hartree-Fock eta Ritz metodoak teorema bariazionala erabiltzen dute.

  1. (Ingelesez) Sommerfeld, Thomas. (2011-11). «Lorentz Trial Function for the Hydrogen Atom: A Simple, Elegant Exercise» Journal of Chemical Education 88 (11): 1521–1524.  doi:10.1021/ed200040e. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
  2. 1942-, Griffiths, David J. (David Jeffery),. (1995). Introduction to quantum mechanics. Prentice Hall ISBN 0131244051. PMC 30076505..
  3. 1933-1982., Sakurai, J. J. (Jun John),. (1994). Modern quantum mechanics. (Rev. ed. argitaraldia) Addison-Wesley Pub. Co ISBN 0201539292. PMC 28065703..

Developed by StudentB